Albaitaritza

Animalia guztien ongizatea eta segurtasuna bermatzeko, ezinbestekoa da ondorengo baldintzak betetzea:

  • Amorruaren aurkako txertoa: indarrean egon behar du, gutxienez 21 egun eta gehienez 365 eguneko balioarekin.
  • Txerto pentabalentea (txakurren mozkorra, hepatitisa, parainfluenza, laringotrakeitisa, Parvobirusa): indarrean egon behar du, gutxienez 21 egun eta gehienez 365 eguneko balioarekin.
  • Barneko desparasitazioa: sarrera baino 0 eta 30 egun lehenago eginda egon behar da.
  • Kanpoko desparasitazioa: sarrera baino 0 eta 30 egun lehenago eginda egon behar da.
  • Albaitaritza ziurtagiria: aurreko puntuak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua. Dokumentuaren eredua deskargatu dezakezu hemen klik eginez. Betetako dokumentua albaitaritza kontrol eta dokumentazioa emateko puntuan entregatu behar duzu.

Gomendio berezia: Euskal Herria ez den arren Leishmaniasiaren portzentaje endemiko altua duen eremua, gomendatzen dizuegu zakurrak flebotomo eltxoen ziztaden aurka babestea.

Garrantzitsua: Martxoaren 28ko 7/2023 Legearen arabera, animalien eskubideak eta ongizatea babesteko, lepoko guztiek “Stop” bat eraman beharko dute (animalia itotzea ekiditen duen segurtasun-gailu edo itxitura).